PRESTAKUNTZA

  • ANSUR KOLEKTIBOA
  • DEFENDERSTECH. DEFENDDEFENDERS
  • FRONT LINE DEFENDERS
  • NAZIOARTEKO BAKE BRIGADAK
  • PROTECTDEFENDERS.EU
  • PROTECTION INTERNACIONAL
  • ANSUR KOLEKTIBOA

    Pertsonen eta komunitateen oinarrizko eskubideak urratzen dituzten baldintza sozial, ekonomiko eta politikoen eraldaketarako ekarpena egin nahi duen lantaldea, biktimen erakundeei, GKEei, eta giza eskubideen alde eta bakea eraikitzen diharduten gizarte-erakundeei laguntza emanez.

    Babesari buruzko prestakuntza

    Babesari buruzko prestakuntza ematen du, arlo hauek kontuan hartuta: laguntza psikosoziala, antolaketa sendotzea, protokoloak eta segurtasuna, sareak eta eragina. Kolektiboaren webgunean giza eskubideen defendatzaileak babesteari buruzko zenbait gidaliburu eskura daude.

    Non egiten dute lan?

    Kolonbia, Espainia, Honduras, Mexiko eta Paraguai.

  • DEFENDERSTECH. DEFENDDEFENDERS

    Ekialdeko Afrikako eta Afrikako Adarreko giza eskubideen defendatzaileek teknologia era adimentsu, estrategiko eta seguruan erabil dezaten laguntzeko lan egiten duen berrikuntza-taldea. Horretarako, programa interkonektatuak erabiltzen ditu: segurtasun digitalerako euskarria eta hezkuntza, dokumentazioa eta datuak, ikerketa eta monitorizazioa, eta web-presentzia.

    Programak Ekialdeko Afrikan eta Afrikako Adarrean lan egiten duten giza eskubideen defendatzaileak ditu helburu. Azpieskualde horretan daude, hain zuen, Burundi, Ruanda, Uganda, Kenya, Tanzania, Hego Sudan, Sudan, Etiopia, Eritrea, Djibuti eta Somalia (Somalilandia barnean hartuta).

  • FRONT LINE DEFENDERS

    Arriskuaren analisia eta segurtasunaren plangintza

    Arriskuan dauden giza eskubideen defendatzaileentzako tailerrak, gai hauei buruz: arriskuen ebaluazioa, mehatxuen analisia, segurtasun-gorabeheren aurreko erantzuna, segurtasun digitala (oinarrizko maila), estresaren kudeaketa eta segurtasun-planen ekoizpena.

    Trebakuntzei buruzko kontsultak egiteko: protectiontraining@frontlinedefenders.org

    Segurtasun digitalari buruzko tailerrak

    Defendatzaileentzako tailerrak, erabiltzen duten teknologia hobeto ulertzeko eta teknologia horrekin lotutako arrisku adierazgarriez jabetzeko. Segurtasun digitalaren alorreko gaitzeak tresnen gida oso bat dute oinarri: Security-in-a-box. Tresna horrek ingurune digitalaren oinarrian dauden segurtasun-arazoei buruzko azalpenak ematen ditu, kode irekiko software librea baliatzen duten tresnen bilduma bat aurkezten du, erabiltzeko jarraibide eta guzti, ekipoak eta informazioa babesteko, eta Internet bidezko komunikazioak pribatuak izan daitezen. 16 hizkuntzatan eskura dagoen gidaliburua da: ingelesa, amhariera, gaztelania, arabiera, birmaniera, txinera, frantsesa, alemana, persiera, italiera, tibetera, errusiera, portugesa, turkiera eta vietnamera.

    Online prestakuntzarako baliabideak

    Online baliabideak giza eskubideen defendatzaileentzat (gaiak: segurtasuna, eragin politikoa EBn eta epaiketen behaketa): https://www.frontlinedefenders.org/es/resources-hrds

    Online baliabideak ongizateari eta estresaren kudeaketari buruz:

    https://www.frontlinedefenders.org/es/resources-wellbeing-stress-management

  • NAZIOARTEKO BAKE BRIGADAK

    Nazioarteko Bake Brigadek lan egiten duen herrialdeetan, prestakuntza ematen die tokiko erakundeei, giza eskubideen defendatzaileei laguntzea ardatz hartuta, haien segurtasuna hobetzeko. Arriskuaren analisirako tresnak partekatzen dituzte, defendatzaileen berariazko premien araberako laguntza eta aholkularitza ematen dituzte, eta epe luzera larrialdiei erantzuteko eta segurtasun-politikaren estrategiak garatzeko sostengua ematen dute. Prestakuntza berariazkoa da, tokiko testuinguruaren arabera.

  • PROTECTDEFENDERS.EU

    ProtectDefenders.eu tresnaren lehentasunetako bat da giza eskubideen defendatzaileen gaitasunak sustatzea eta sendotzea, inguruari aurre egiteko. Defendatzaileen segurtasun-premiak asetzeko prestakuntza-programa bat garatzen du, babeserako berariazko ezagutzak eta tresna gehigarriak izan ditzaten.

    Hainbat gairi buruzko prestakuntza ematen du: babesa, segurtasun fisiko eta digitala, segurtasun-planen eta sustapen-tresnen garapena, arriskuen ebaluazioa eta kanpainak garatzeko estrategiak. Helburua da defendatzaileen gaitasunak sendotzea, epe luzera, haietako bakoitzak bere arriskuen ebaluazioa egin dezan eta arrisku horiek nola arindu jakin dezan. Prestakuntza-ikastaro batzuk inguru estresagarri eta errepresiboetan lan egiten dutenei laguntza psikologikoa ematea dute ardatz. Gaitasunak lantzeko jardueretan defendatzaileen trebetasun finantzarioak, zuzendaritzakoak eta operatiboak garatzeko alderdiak ere kontuan hartzen dira. Alderdi horiek funtsezkoak dira giza eskubideen defendatzaileen segurtasuna sustatzeko, antolaketaren aldetik, eta jardunaren iraunkortasuna areagotzeko.

    ProtectDefenderseko kideek esperientzia handia dute prestakuntza ematen, prestakuntzarako materialak egiten eta segurtasun digitalaren arloko aholkularitzan.

    ProtectDefendersek prestakuntza- eta informazio-programa garatzen du kide hauekin lankidetzan: Front Line Defenders, Giza Eskubideetarako Nazioarteko Federazioa, Torturaren Aurkako Mundu Erakundea, Mugarik Gabeko Erreportariak, Forum Asia, EHAHRDP (Defendatzaileak defendatu), Nazioarteko Bake Brigadak, Protection International, ILGA eta ESCR-Net.

  • PROTECTION INTERNACIONAL

    Formakuntza-programak:

    Giza eskubideen defendatzaileentzako formakuntza-prozesuak eskaintzen ditu, babesaren arloa ikuspegi integral batetik landuz, honako arlo hauek kontuan hartuta: segurtasun fisikoa, segurtasun digitala, laguntza psikosoziala, erakundeak sendotzea...

    Halaber, gizarte zibileko erakundeei eta komunitateei laguntzen die arriskua kudeatzeko estrategia kolektiboak eta prebentziozkoak definitzen, honako arlo hauek kontuan hartuta: oharpen goiztiarrerako sistemak ezartzea, sareak eraikitzea, giza eskubideak defendatzeko eskubidea erreibindikatzeko komunikazio-gaitasunetan eta eraginean sakontzea, eta kriminalizazioari eta mehatxuei aurre egitea.

    Hainbat erakunderekin lankidetzan dihardu: tokiko, eskualdeko eta nazioko gobernu-agintaritzak, giza eskubideak babesteko nazioarteko erakundeak eta interesa duten beste eragile batzuk (Europar Batasuna, misio diplomatikoak, gobernu arteko erakundeak eta abar barnean hartuta) babesari buruzko ezagutzetan sakontzeko.

    Babesari buruzko gidaliburuak

    Gai hauei buruzko gidaliburuak ditu: babesteko tresnak; kriminalizazioaren prebentzioa; babes-neurri pertsonalak eta etxekoak; zaintza eta kontrazaintza; babesa nekazaritza-eremuetan; LGTBIen defendatzaileentzako babesa. https://www.protectioninternational.org/es/protectionmanual

    Online prestakuntza

    Defendatzaileentzako segurtasuna eta babesa kudeatzeko gaitasuna online eskuratzeko aukera ematen dute. Hiru hilean behin egiten dira ikastaroak eta 12 asteko iraupena dute. Taldean egin daitezke, eta pertsonak, defendatzaileak zein GKEak ditu helburu. Gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egiten dira.

    Harremanetan jartzeko sakatu hemen.