BABES-PREMIAK

Screenshot

Nor da giza eskubideen defendatzaile?


Nazio Batuen Erakundearen arabera, giza eskubideen defendatzaile dira bakarka edo beste pertsona batzuekin batera giza eskubideak sustatzen edo babesten ahalegintzen direnak. Termino zabala da, giza eskubideen urraketa oro desagerrarazteko eta giza eskubideak benetan baliatzeko laguntza ematen duten pertsona edo kolektibo guztiak barnean hartzen baititu.

NAZIO BATUEN GIZA ESKUBIDEETARAKO GOI MANDATARIAREN BULEGOAK

Zer da babesa ematea?


Babesa giza eskubideen defendatzaileek, aktibistek, komunitateek, erakundeek eta instituzioek bizitzeko eta lan egiteko eremu seguruak sortu eta zabaltze aldera garatzen dituzten ekintzen multzoa da. Osotasun fisiko, emozional eta kolektiboaren aurkako mehatxuei aurre egiteko hainbat estrategia eta ekintza barne hartzen ditu.

Gure aburuz, babesa ez da soil-soilik mehatxurik ez izatea, pertsonen, komunitateen eta kolektiboen ongizatea baizik, dimentsio guztiak aintzat hartuta.

ANSUR kolektiboa
Screenshot

Zer babes-premiak dituzte giza eskubideen defendatzaileek?


2016an eta 2017an giza eskubideen defendatzaileen babes-premien diagnostiko-prozesu bat egin genuen, eta EAEko gizarte-erakundeek, babesaren arloko adituek, erakundeek eta arriskuan dauden giza eskubideen defendatzaileek parte hartu zuten. Prozesu horren emaitzak oinarri hartuta, premiak biltzea xede duen dokumentu bat prestatu dugu, lau azterketa-kategoria hauek aintzat hartuta: antolaketa, harremanak, segurtasun-neurriak eta alderdi psikosozialak.

Diagnostikoa irakurri nahi al duzu?
Diagnostikoa irakurri