Background Image
Logo
  • Sareek salbatzen dute. Laguntzean oinarritutako babesa da; sendotasun emozionala ematen dizu eta konfiantzazko gune bat sortzen du zure inguruan.
  • Giza eskubideen, lurraldearen eta ondasun naturalen defendatzaile izateak eta erasoei aurre egiteko gure gorputza erdian jartzeak arrisku bereziak ditu emakumeontzat, eta arrisku horiek are eta konplexuagoak dira feministak bagara, eta emakumeen aurkako indarkeria-egituren egoerari buruzko interpretazio bat egiten badugu.
  • Defendatzaileek hainbat behar dituzte: laguntza psikosoziala, lege-laguntza, laguntza ekonomikoa, egoeren berri emateko eta publikoki salatzeko laguntza, adierazten dituzten baldintza zehatzei aurre egiteko laguntza (adibidez, seme-alaben mugikortasuna)… Behar asko dira.

Nork laguntzen die giza eskubideen defendatzaileei?

Mundu zabalean hainbat erakundek giza eskubideen defendatzaileei laguntzen dihardute, haien arrisku-egoerak arintzeko. Ezagut itzazu!

MAPA IKUSI
Screenshot

Eta giza eskubideen defendatzaileek herrialdetik ihes egin behar badute,
zer egin dezakete?

Aldi bateko babesa

Zenbait programa edo bestelako laguntzak baliatuta, beste herrialde batean aldi batez egoteko eskaera egin.

Informazio gehiago
BABES IRAUNKORRA

Jatorrizko herrialdera itzuli ezin badira, asiloa eskatu.

Informazio gehiago
Background Image

Zure erakundeak babesaren alorreko prestakuntza behar al du?

Hainbat erakundek giza eskubideen defendatzaileak babesteari buruzko prestakuntza eta trebakuntza ematen dizkiete kolektiboei. Informa zaitez!

Informazio gehiago

Defendatzaileak babesten

Ekimena honen xedea arriskuan dauden giza eskubideen defendatzaileei babesa ematearen arloan gizarte-erakundeak sendotzea da.

Nor Gara

CEAR-Euskadin errefuxiatuen, migratzaileen eta aberrigabeen giza eskubideak defendatzeko lanean dihardugu.