BABES IRAUNKORRA

Screenshot

Zer da asilo-eskubidea?


Asilo-eskubidea da pertsona orok jatorrizko herrialdetik kanpo edo ohiko bizilekutik kanpo babesa bilatzeko duen eskubidea, arrazagatik, erlijioagatik, nazionalitateagatik, iritzi politikoagatik edo talde sozial jakin batekoa izateagatik jazarriko duten beldur oinarriduna izanez gero. Genero-arrazoiek eragindako jazarpenak ere, lehenespen sexualak eta genero-identitateak eragindakoak barnean hartuta, eskubide horrek aitortzen dituen jazarpen-zergatien artean sartuta daude.

Asilo-eskubidea oinarrizko giza eskubidea da, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 14. artikuluan jasota dago, eta Genevako Konbentzioan (1951) eta New Yorkeko Protokoloan (1967) garatu zen.

¿Nola arautzen da asilo-eskubidea estatuan?


Espainiako estatuan, urriaren 30eko 12/2009 Legeak, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen dituenak, eta gaur egun indarrean dagoenak, ezartzen du Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetako pertsonek eta aberrigabeek zer baldintzatan izan dezaketen Espainian asilo-eskubideak eta babes subsidiarioak ematen duen nazioarteko babesa, eta babes horren edukia ere jasota dago aipatu legean.

Screenshot

Asiloa eskatzeko prozedura


Espainiako estatuan, urriaren 30eko 12/2009 Legeak, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen dituenak, eta gaur egun indarrean dagoenak, ezartzen du Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetako pertsonek eta aberrigabeek zer baldintzatan izan dezaketen Espainian asilo-eskubideak eta babes subsidiarioak ematen duten nazioarteko babesa, eta babes horren edukia ere jasota dago aipatutako legean.

Asilo-eskubideari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, jo webgune honetara:

www.cear-euskadi.org/eu/harremanetarako/

Asiloa eskatzeko prozedura deskargatu
Download