Mundu osoan giza eskubideen defentsan diharduen erakundea da. Lan hauek guztiak uztartzen ditu: giza eskubideen aurkako abusuei buruzko ikerketak, erakundeekin hitz egitea eta presioa eragitea, mobilizazioak, komunikazio publikoa, eta aktibistei laguntza ematea bidegabekeriak gertatzen diren tokian bertan.
Bere lan-estrategien artean, giza eskubideen defentsan diharduten pertsonen kontrako erasoak dokumentatzen ditu Amnistía Internacionalek, bai eta kolektibo hori isilarazteko gobernuek erabiltzen dituzten errepresio-taktikak ere.
Giza eskubideen defentsan diharduten pertsonei buruzko lan-ildoaz informazio gehiago: https://www.es.amnesty.org/en-que-estamos/campanas/valiente/
Pertsona bat edo gehiago arrisku-egoera larrian daudela jakin bezain laster, hamarka mila lagunez osatutako sare bat aktibatzen du Amnistía Internacionalek mundu osoan, eta, hala, presioa eragiteko duten ahalmena batzen dute horiek guztiek, gutunak, faxak eta posta elektronikoko mezuak bidalita.
Eskaera urgenteei buruzko informazio gehiago hemen.
Mundu guztian oinarrizko eskubide eta askatasunak defendatzea eta sustatzea helburu duen gobernuz kanpoko erakundea.
Afrika, Latinoamerika, Asia eta Ekialde Ertaina.
Defendatzaileak babesteko larrialdietako funts bat dauka, mehatxatuta sentitzen direnean haien laguntza-eskaerari berehala erantzun ahal izateko.
Esku hartzeko metodoak askotarikoak dira, tokiko testuinguruaren, arrisku-mailaren eta kaltetuek egindako eskaeren arabera. Esate baterako, honako hauek izan daitezke:
Pertsonen eta komunitateen oinarrizko eskubideak urratzen dituzten baldintza sozial, ekonomiko eta politikoen eraldaketarako ekarpena egin nahi duen lantaldea, biktimen erakundeei, GKEei, eta giza eskubideen alde eta bakea eraikitzen diharduten gizarte-erakundeei laguntza emanez.
Kolonbia, Espainia, Honduras, Mexiko, Paraguai.
Babesaren arloko prestakuntzan espezializatutako erakundea. Prestakuntzak barne hartzen ditu arlo hauek: laguntza psikosoziala, antolaketa sendotzea, protokoloak eta segurtasuna, sareak eta eragina.
Giza eskubideen askotariko urraketen ondorioz traumak dituzten pertsonei laguntza terapeutikoa, medikoa eta psikosoziala ematea xede nagusi duen gobernuz kanpoko erakundea. Gerra, jazarpena, kartzela, indarkeria eta tortura pairatu dituzten biktima exiliatuekin lan egiten du.
Espainiako estatua.
Zerbitzu espezializatu integrala ematen die torturen biktima izan diren pertsonei (giza eskubideen defendatzaileak barnean hartuta) eta haien familiakoei, arreta psikologikoa, psikiatrikoa eta soziala emanez.
Genero-berdintasuna, garapen iraunkorra eta mundu guztiko emakumeen giza eskubideak sustatzeko lan egiten duen nazioarteko erakunde feminista.
Nazioartean.
Defendatzaileak programaren bidez, nazioarteko eta eskualdeko kideekin lankidetzan dihardu, bai eta AWIDeko afiliatuekin ere, arriskuei buruzko kontzientzia sortzeko, babeserako eta segurtasunerako neurri feminista eta integralak bultzatzeko, eta norberaren zaintzan eta ongizate kolektiboan oinarritutako kultura aktiboki sustatzeko.
Defendatzaileentzat, haien familientzat eta komunitateentzat mundu seguruagoa eraikitzen laguntzea helburu hartuta, jarduera hauetan dihardute:
Gatazka-eremuetan bakea defendatzen duten taldeei laguntzea helburu duen nazioarteko kristau-erakundea, gerra-egoerak eta okupazio militarrak eraldatzeko asmo sendoa duena.
Modu iraunkorrean Kolonbian, Iraken, Ipar Amerikan (justizia indigena) eta Palestinan.
Aldi baterako proiektuak hainbat tokitan, hala nola: Kongoko Errepublika Demokratikoa, Ameriketako Estatu Batuen eta Mexikoren arteko muga, eta Kanada.
Gatazkaren eraginpean dauden eremuetako komunitate mehatxatuei nazioartean laguntzen diete. Boluntarioen ordezkaritzak bidaltzen ditu lan egiten duen herrialdeetara, giza eskubideen urraketei aurre egiteko, eta indarkeria-eza aktiboa sustatzeko, gatazkak konpontzeko modua den aldetik.
Afrikako hamaika herrialdetako hainbat erakundek osatutako koalizioa, Afrika osoan lesbianen berdintasunaren alde egiten duen gobernuz kanpoko lehen erakundea dena. Kontinente osoan lesbianen eta homosexualen aurkako indarkeria-giroari erantzute aldera, CAL koalizioak Giza Eskubideen eta Herrien Eskubideen Afrikako Batzordearen barruan lan egin du, erretorika eta politika homofoboari aurre egiteko, eta LGBT eskubideak Afrikako giza eskubideen plataforman sartzeko.
Emakume defendatzaileei buruzko programa bat dauka, norberaren zaintzan eta defendatzaileen ongizate fisiko eta sozialean oinarritzen dena. Arriskuaren detekzio goiztiarrerako sistema bat proposatzen dute: defendatzaileek norberaren osasunaren eta ongizate fisiko eta emozionalaren kontzientzia handiagoa hartzen ikasten dute, eta horren ardura ere hartzen dute. Halaber, arlo horretan dituzten beharrak detektatzen eta azaltzen ikasten dute. Programan arnasaldi bat hartzeko edo ikasketak egiteko aukera ematen zaie, irizpide jakin batzuen arabera.
Giza eskubideen defendatzaileek norberaren burua zaintzeari arreta emateko programa. Horretarako, arnasaldiak hartzeko etxe bat du (Casa de Respiro). Hasierako hipotesia hau da: Aktibistek arnasaldi bat hartzen badute, norberaren zaintzari arreta osoa emateko, norberaren egoeraz ohartzeko eta giza eskubideen aldeko eguneroko lanak norberaren bizitzan duen eraginaz jabetzeko, ongizatea hobetzea bideratuko duten aldaketak egiteko aukerak handitzen dituzte, eta defendatzaile-eginkizunetan jarraitzeko modua izango dute, osasun hobea lagun dutela.
Hipotesi hori oinarri hartuta, helburu hau dute: giza eskubideen aldeko lanean norberaren zaintza tresna politikotzat hartzearen premiaz ohartzea (giza eskubideen defendatzaileen artean, haien erakundeetan eta gizartean, oro har).
Casa de Respiro landako udalerri txiki batean dago, Madrildik gertu. Munduko edozein tokitako defendatzaileekin lan egiten dute, gaztelaniaz edo ingelesez hitz egiteko gai badira.
Defendatzaileei atsedenaldi bat hartzeko aukera ematen die, giza eskubideen aldeko eguneroko lanari aurre egiteko hartzen dituzten autozainketa-neurrien berrikuspen pertsonal bat egin dezaten, ongizate fisiko eta psikologikoa babeste aldera.
Solidaritatearen balio terapeutikoa funtsezkoa da haien proiektuan. Defendatzaileak maitasunez eta solidaritatez hartzen diren heinean, haien berroneratzea positiboagoa izango da, eta beren buruan eta giza eskubideen aldeko lanean duten konfiantza sendotuko da.
LGTBI eta giza eskubideen aldeko 8 erakundek osatutako nazioarteko partzuergo batek sustatutako programa, arriskuan dauden LGTBI erakunde eta aktibistei larrialdiko laguntza ekonomikoa ematen diena, lanean jarraitzeko edo lanari berriro heltzeko.
    http://www.dignitylgbti.org/
Larrialdiko diru-laguntza txiki batzuk ematen ditu, epe laburrera, hainbat gastutarako: gastu medikoak, ordezkaritza juridikoa, bisitak espetxera, epaiketen monitorizazioa, birkokatzea, mendekotasun-laguntzak, segurtasuna, ekipoen ordezkapena eta premiazko beste gastu batzuk larrialdiarekin lotuta baldin badaude.
Larrialdiko laguntzak epe jakin bat dauka, eta mehatxu urgenteei erantzuteko soilik ematen da. Aktibistek edo gizarte zibileko erakundeek zuzenean egin ditzakete eskaerak. Laguntza eskatzea eragin duen egoerari buruzko informazio xehatua ematea aholkatzen dute.
Eskualde osoko giza eskubideen defendatzaileen lana sendotzea du helburu, jazarpen-arriskuaren aurrean duten ahulezia murriztuz eta giza eskubideak eraginkortasunez defendatzeko duten gaitasuna hobetuz.
Burundi, Djibuti, Eritrea, Etiopia, Kenya, Ruanda, Somalia, Sudan, Hego Sudan, Tanzania eta Uganda.
Traumen ondorioz tratamendua behar duten defendatzaileei sostengua emateko sareko kideekin lan egiten du. Kasu batzuetan psikologo pribatuak kontratatzen dira, behar den tratamendua emateko.
Lege-aholkularitza eta sostengua ematen die premian dauden defendatzaileei.
Defendatzaileen epaiketak behatzeko misioak egiten ditu, eta bidezko epaiketa bideratzeko nazioarteko bermeak betetzen direla zaintzen du.
Defendatzaileek erasoak pairatuz gero eskaerak egiten ditu eta gutunak bidaltzen dizkie agintari nazionalei. Eskaerak proiektuaren web-orrian daude.
Arriskuan dauden defendatzaileen etengabeko monitorizazioaz arduratzen da.
Mediterraneo hegoaldean giza eskubideen kultura sustatzea eta hobetzea du helburu, bai eta gizarte zibila sendotzea ere. Horretarako, laguntza finantzario estrategikoa eta sostengua ematen die tokiko, eskualdeko eta nazioko giza eskubideen aldeko institutuei eta GKEei, bai eta eskualdean giza eskubideak sustatzeko, babesteko, sostengatzeko eta ikuskatzeko lanetan diharduten pertsonei ere.
Larrialdiko diru-laguntzak ematen dizkie eskualdean egiten dituzten jarduerengatik arrisku-egoeran dauden giza eskubideen defendatzaileei.
Laguntza eskatzeko, arabieraz, ingelesez edo frantsesez idatzitako eskaera aurkeztu behar da, honako informazio hau adierazita: arriskuaren testuingurua, eskatutako finantzazioaren zenbatekoa, estali behar diren premien deskribapena eta aurrekontua, eta defendatzailearen eskaera babestuko duten giza eskubideen erakundeak.
Idazkaritzak eskaera prozesatzeko behar den informazioa eskuratu eta egoeraren urgentzia erabaki ostean, 10 eguneko epean erantzuna emango zaio eskaerari.
Eskaera Word formatuan bidali behar da (web-orrian application form eredua dago) helbide elektroniko honetara: grants@emhrf.org
112 herrialdetako 184 nazio-erakunde biltzen dituen giza eskubideen aldeko nazioarteko gobernuz kanpoko erakundea. Eskubide zibil, politiko, ekonomiko, sozial eta kultural guztiak defendatzeko konpromisoa hartu du bere gain, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean definitutakoaren arabera.
Federazioaren ekintzak hiru orientazio estrategiko hauetan oinarritzen dira: giza eskubideen defendatzaileen ekintza-askatasunaren defentsa, eskubideen unibertsalitatearen defentsa, eta haien eraginkortasunaren aldeko borroka.
1997an Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Behatokia sortu zuen, Torturaren Aurkako Mundu Erakundearen elkartuta.
Nazioartean.
Behatokiak lege-laguntza ematen die giza eskubideen defendatzaileei, jazarpen judizialaren biktima diren defendatzaileen lege-kostuak eta abokatu baten izendapena barnean hartuta.
Epaiketak behatzeko misioak burutzen ditu.
Arriskuan dauden defendatzaileei buruzko eskaera urgenteak kontuan hartzen dituen alerta-mekanismo bat ezarri du. Kasu bakoitzari buruzko informazioa ematen du, herrialdeko agintariek egin beharko lituzketen ekintzak adierazten ditu, eta helbideak ematen ditu, pertsonek eta erakundeek salaketan parte har dezaten.
Larrialdiko diru-laguntzak ematen dizkie arrisku-egoeran dauden giza eskubideen defendatzaileei. Onar daitezkeen gastuen artean honako hauek sartzen dira: segurtasun fisikoa, segurtasun digitala, komunikazio-gastuak, segurtasun-arloko gaitasunak sendotzea, garraio segurua, lege-laguntza, laguntza medikoa (laguntza psikosoziala eta errehabilitazioa barnean hartuta), laguntza humanitarioa (familia-laguntza barnean hartuta), birkokatze urgentea, dokumentazioa eta abokatuak.
Solidaritate-misioak eta datu-bilketak egiten ditu, helburu hauek kontuan hartuta:
Urgentziazko Ekintza Funtsa da arrisku-egoeran dauden eta giza eskubideen defendatzaile diren emakumeak eta pertsona transgeneroak sostengatzen dituen funts feminista. Mundu osoan giza eskubideen defendatzaile diren emakumeak sostengatzen dituzten lau funts autonomo hauek nazioarteko aliantza bat osatzen dute:
Afrika.
Urgentziazko Ekintza Funtsa – Afrika erakundeak emakumeen lidergoa sendotzeko konpromisoa hartu du bere gain, justizia eta ekitatea ekartze aldera, eta gatazkarik gabeko gizartea sortzen laguntzen du. Gainerako funtsekin solidaritatez, Afrikako funtsak ahaleginak bideratu ditu gatazka armatuak, indarkeria gero eta handiagoa, errepresio izugarria eta egoera politiko ezegonkorrak dauden eremuetara. Horrez gainera, Afrikako testuinguruan emakume aktibisten eskubideak sostengatzen dituzten ekimenak garatzen ditu funts honek.
Egiten duten lanagatik arrisku egoeran dauden emakume aktibistentzat eta emakumeen eskubideen aldeko erakundeentzat larrialdiko diru-laguntzak ematen dira funts honen bidez. Larrialdiko diru-laguntza bat eskatzeko, formularioa deskarga daiteke webgune honetan: https://www.uaf-africa.org/what-we-do/rapid-response-grantmaking/
Urgentziazko Ekintza Funtsa da . Arrisku-egoeran dauden eta giza eskubideen defendatzaile diren emakumeak eta pertsona transgeneroak sostengatzen dituen funts feminista.
Emakumeen eta LGTBI aktibisten erresilientzia sustatzen du, hiru estrategia hauen bidez:
Asia eta Pazifikoa
Giza eskubideak defendatzen dituzten eta jarduera horregatik arrisku-egoeran dauden emakume, lesbiana eta pertsona transgeneroak babesteko diru-laguntzak ematen ditu. Diru-laguntzak behar hauei erantzuteko dira: segurtasun-neurriak, lege-laguntza, arriskuaren ebaluazioa, segurtasun-ekipoak, laguntza psikologikoa, trauma osteko tratamendua, laguntza medikoa...
Formulario bat bete behar da eta helbide elektroniko honetara bidali: grants@uafanp.org
Mundu osoan giza eskubideen defendatzaile diren emakumeak sostengatzen dituzten beste hiru funts autonomorekin batera nazioarteko aliantza bat osatzen du. Honako hauek dira:
Urgentziazko Ekintza Funtsa da. Arrisku-egoeran dauden eta giza eskubideen defendatzaile diren emakumeak eta pertsona transgeneroak sostengatzen dituen funts feminista. Emakumeen eta LGTBI aktibisten erresilientzia sustatzen du, hiru estrategia hauen bidez:
Ekialde Ertaina, Europa, Ipar Amerika eta Karibe anglo-frankofonoa.
Giza eskubideak defendatzen dituzten eta jarduera horregatik arrisku-egoeran dauden emakume, lesbiana eta pertsona transgeneroak babesteko diru-laguntza sorta dauka.
Urte guztian eska daitezke diru-laguntzak, eta 8.000 dolar finantzatzen ditu, gehienez.
Mundu osoan giza eskubideen defendatzaile diren emakumeak sostengatzen dituzten lau funts autonomo hauek nazioarteko aliantza bat osatzen dute:
Latinoamerikako Urgentziazko Ekintza Funtsa gizarte zibileko erakunde feminista da, Amerikako herrialde guztietan emakumeen giza eskubideak eta haien erakundeak sustatu eta defendatzen dituena, Bogotako eskualde-bulegotik (Kolonbia).
Giza eskubideak defendatzen dituzten eta jarduera horregatik arrisku-egoeran dauden emakume, lesbiana eta pertsona transgeneroak babesteko diru-laguntza sorta dauka. Laguntza horiek hiru hilabetez ematen dituzte, gehienez, eta 5.000 dolar izan daitezke, guztira.
Diru-laguntza horiek eska daitezke erakundearen web-orrian
Kolonbian giza eskubideak, bakea eta justizia sustatzen duten eta arrisku-egoeran dauden komunitate eta pertsonei nazioartean laguntzen diharduen gobernuz kanpoko erakundea.
Kolonbia
Laguntzearen bidez, segurtasun fisikoa, ikusgarritasun politikoa eta elkartasuna ematen die bizia, lurra eta duintasuna defendatzeko indarkeria-eza aktiboari atxikitako komunitate eta erakundeei.
Kolonbian ematen duten laguntzak ardatz hauek ditu:
Asian giza eskubideak defendatzen dituzten erakunde eta pertsonen arteko lankidetzaren bidez giza eskubideak sustatzeko eta babesteko lan egiten duen foroa. 19 herrialdetako 58 kidek osatutako sarea da, gizarte baketsua, justua, bidezkoa eta ekologiaren aldetik iraunkorra eraikitzeko konpromisoa bere gain hartu duena.
Afganistan, Bangladesh, Bhutan, Brunei, Kanbodia, Txina, Ipar Korea, Hego Korea, Filipinak, Hong Kong, India, Indonesia, Malvinak, Japonia, Malaysia, Myanmar, Mongolia, Nepal, Pakistan, Papua Ginea Berria, Sri Lanka, Taiwan, Thailandia, Ekialdeko Timor eta Vietnam.
    www.forum-asia.org
Giza eskubideen defendatzaileei lege-ordainsariak estaltzeko laguntza ekonomikoa ematen die. Laguntza horiek eskuratzeko, defendatzaileak FORUM ASIA sareko kideak izan behar dute, edo sare horrekin lan egin behar dute giza eskubideen arloan.
Epaiketak behatzeko misioak egiten ditu gobernuetako edo gobernuz kanpoko auzi-jartzaileek akusatutako defendatzaileei sostengua emateko. Behatzaileak sareko kideak dira eta esperientzia handia dute giza eskubideen arloko kasuen monitorizazioan.
Arriskuan dauden giza eskubideen defendatzaileak birkokatzeko laguntza ekonomikoa ematen du, birkokatu aurretik eskura zituzten baliabide eta babes-neurri guztiak agortuz gero. Laguntza horren bidez, defendatzaileari sei hilabeteko sostengua ematen zaio, gehienez, FORUM ASIAko kide den erakunde baten barruan.
Arriskuan dauden defendatzaileak babestea du helburu, eta pertsona horietako bakoitzak identifikatutako babes-premiei erantzuten die.
Herrialde guztietan; bereziki, giza eskubideen defendatzaileek arrisku handiak dituzten herrialdeetan.
    www.frontlinedefenders.org
    info@frontlinedefenders.org
+353-1-210-0489
Segurtasunerako diru-laguntzen programaren bidez, laguntza ekonomikoa ematen du hainbat gastu ordaintzeko: abokatuen ordainsariak, fidantzak, bisitak espetxera eta arropa.
Segurtasunerako diru-laguntzen programaren bidez, laguntza ekonomikoa ematen die zerbitzu mediko eta psikologikoak behar dituzten defendatzaileei.
Epaiketak behatzeko misioak egiten ditu. Defendatzaileek epaiketa bati aurre egin behar badiote, ahaleginak egiten ditu, nazioarteko behatzaileak egon daitezen. Zenbait kasutan, behatzaile independente bat bidaltzen du, ordezkari gisa.
Arriskuan dauden defendatzaileei buruzko eskaera urgenteak kontuan hartzen dituen alerta-mekanismo bat dauka. Eredu gisa erabil daitezkeen galdetegiak eta herrialdeko agintarien helbideak ematen ditu, pertsonek edo erakundeek salaketa-ekintzak egin ditzaten.
Arrisku-egoeran eta jatorrizko herrialdean mehatxatuta dauden giza eskubideen defendatzaileei sostengua ematen dien fundazioa.
Jazarpen politikoa pairatzen duten pertsonak gonbidatzen dituzte, eta urtebetez integratzen dituzte Alemaniako eta nazioarteko eragile politikoek, komunikabideek eta gizarte zibilak osatutako sare batean. Lagundutako pertsonekin lankidetzan, ekitaldi kultural eta politikoak antolatzen dituzte, jazarpen politikoa pairatzen duten pertsonen etorkizunari buruzko informazioa hedatzen dute, giza eskubideen aldeko erakunde nazional eta nazioartekoekin lankidetzan dihardute, eta preso politikoen aldeko eskaera-kanpainak hasi eta babesten dituzte.
Eskuarki, erakunde hauek gomendatzen dituzte hautagaiak: Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundea (ESLA), PEN zentroa, Amnistia Internazionala, Alemaniako eta atzerriko misio diplomatikoak, Reporteros sin Fronteras, Kazetariak Kazetariei Laguntzen, Hamburg Press fundazioa, atzerrian ordezkariak dituzten fundazio politikoak…
Fundazioak gonbidatutako pertsonak hainbat herrialdetatik etorritakoak dira: Aljeria, Tunisia, Nigeria, Burundi, Kamerun, Irak, Iran, Afganistan, Bangladesh, Tajikistan, Kirgizistan, Mexiko, Kolonbia…
2010ean sortu zen ekimena, Erdialdeko Amerikan defendatzaileen aurkako indarkeria eta erasoek gora egin ostean, arriskuan zeuden emakume defendatzaileak babesa lortzeko aukera eraginkorrak faltan zituztela ikusita.
Erakunde hauek egindako aliantza baten bidez sortu zen: JASS – Erdialdeko Amerika, Mexikoko Oaxaka partzuergoa (Consorcio para el Diálogo Parlamentario y la Equidad), Guatemalako giza eskubideen defendatzaileak babesteko batasuna (Unidad de Protección de Defensoras y Defensores de Derechos Humanos), El Salvadorreko tokiko garapenerako kolektibo feminista (Colectiva Feminista para el Desarrollo Local), AWID – Emakumeen Eskubideen eta Garapenaren aldeko Elkartea eta Nikaraguako FCAM (Fondo Centroamericano de las Mujeres). Helburua zen defendatzaileak babes- eta elkartasun-sareetan sartzea, giza eskubideen alde egiten duten lanaren ikusgarritasuna, aintzatespena eta inpaktua areagotzeko, eta eraso-arriskuak murrizteko.
Gaur egun IM-Defensoras ekimenean parte hartzen dute, halaber, Hondurasen, Mexikon, Guatemalan, El Salvadorren eta Nikaraguan sustatutako egitura nazionalek. Erakunde horiek, guztira, giza eskubideen 837 defendatzailetik gora biltzen dituzte.
El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko eta Nikaragua.
comunicacion.imdefensoras@gmail.com
IM-Defensoras ekimenak babes integral feministarako alternatibak diseinatzen ditu, defendatzaileek indarkeriari aurre egiteko. Izan ere, indarkeria pairatzen dute, alde batetik, egiten duten lanagatik, eta bestetik, emakumeen aurkako diskriminazio-testuingurua nagusi delako eskualdean. Diseinatutako alternatibak lagungarriak dira berdintasunean eta ongizatean lanean jarraitzeko.
Hainbat laguntza garatzen ditu: segurtasun-estrategiak, autozainketa, salaketa, kasuei arreta ematea eta laguntzea, gaitasunak sendotzea, dokumentazioa eta salaketa publikoa, lan kolektibo baten esparruan. Autozainketa-estrategia bat garatzen dute, arlo hauek aintzat hartuta: gaitasunen indartze kolektiboa, aholkularitza eta kasuak laguntzea, eta kultura berri bat sortzea, aktibismo iraunkorraren alde egitea helburu hartuta, emakume defendatzaileek ongizate eta lan-baldintza minimo batzuk izan ditzaten, giza eskubideen alde egiten duten ekarpena sendotzeko.
Hiru harrera-etxe dituzte El Salvadorren, Guatemalan eta Mexikon, berehalako arriskuei aurre egin behar dieten emakume defendatzaileentzat, eta La Serena, arnasaldia hartzeko osasun-etxea, Mexikon, indarrak galduta eta erreta dauden emakume defendatzaileentzat. Etxe horiek guztiak Erdialdeko Amerikako edozein tokitako emakume defendatzaileak hartzeko prest daude; eta, behar izanez gero, haien familiak ere har ditzakete.
Etengabeko salaketa-kanpainak eta nazioarteko komunikazioak egiten ditu, eta horiek guztiak lagungarriak izan dira iritzi publikoa emakume defendatzaileen alde jartzeko, eta haien lanaz eta babes-premiaz ohartzeko. Arriskuan dauden emakume defendatzaileen aldeko ekintza urgente eta solidarioak defendatzaileak ahalduntzeko estrategiak dira, eta herrialde bakoitzaren testuinguruan indarkeria geldiaraztea eragin dezaketen neurri baliagarriak dira.
Erdialdeko Amerikako emakume defendatzaileen aurkako erasoak monitorizatzeko eskualdeko sistema bat sortu da. Bost herrialdetan egindako erasoak erregistratzen ditu, eta erasoen, inpaktuen eta babes-premien azterketa historikoa eta konparatiboa egitea bideratzen du, genero ikuspegia aintzat hartuta. Sistemak ematen duen informazioari esker, txosten espezializatuak argitaratu dira, eta txosten horiek aipatu eta erabili dira Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarraren entzunaldietan, txostenetan eta eskualdera egindako bisitaldietan. NBEren Giza Eskubideen Kontseiluak ere erabili ditu, bai eta giza eskubideen aldeko nazioarteko erakundeek ere.
Segurtasun- eta autozainketa-premiei erantzun azkarra emateko funtsak sortu eta emateak, genero-premiak aintzat hartuta, hobetu du 2.251 defendatzaileren, 400 familia baino gehiagoren eta 500 erakunde ingururen segurtasuna eta ongizatea.
Kolonbian giza eskubideak eta bakearen kultura eraikitzea defendatzen duen erakundea, nazioarteko laguntza eta garapenerako hezkuntza bitarteko hartuta.
Kolonbia
Kolonbiako nekazari-elkarteei eta giza eskubideen aldeko erakundeei nazioarteko laguntza ematen die, hiru ardatz hauek oinarri hartuta:
Emakumeen ahotsa, ikusgarritasuna eta botere kolektiboa sendotzea du helburu, guztiontzat mundu iraunkor eta bidezko bat sortzeko. 2003an sortu zuten elkartea 13 herrialdetako hainbat emakume aktibista, herri-hezitzaile eta akademikok. Komunitate aktiboa den aldetik, JASSek ezagutzak sortzen ditu botereari, mugimenduei eta aldaketari buruz, teoria, praktika eta politikak eratzeko, emakumeen eskubideak eta aldaketa demokratikoa bultzatuz.
JASSek eskualdeko lantaldeak ditu lurralde hauetan:
JASSen eskualdeko eta nazioarteko ekimenen bidez laguntza zuzena dute herrialde hauetako aliatuek: Zambia, Malawi, Zimbabwe, Kanbodia, Ekialdeko Timor, Indonesia, Filipinak, Birmania, Malaysia, Mexiko, Honduras eta Guatemala. Halaber, noizbehinkako jarduerak egiten dituzte herrialde hauetako aliatuekin: AEB, Holanda, Thailandia, Hegoafrika, Botswana, Namibia, Panama, Nikaragua, El Salvador eta Costa Rica. Horrez gainera, erakunde-garapenerako programa independente bat dauka, talde feministekin eta herritarrekin batera lantzeko, Ugandan eta Kenyan.
JASSek koordinatzen du, gaur egun, Iniciativa Mesoamericana de Mujeres Defensoras de Derechos Humanos (IM-Defensoras).
JASS – Erdialdeko Amerika ekimenak emakume defendatzaileei buruzko programa bat bultzatu du, babeserako eta autozainketarako sareekin koordinatuta, Hondurasen, Mexikon, Guatemalan eta El Salvadorren. Guztira, defendatzaileen sare horietan 200 emakumetik gora bildu dira. Horretarako:
Observatorio Internacional de la Abogacía en Riesgo (OIAD, frantseseko siglak hartuta) erakunde hauen ekimenez sortu zen: Conseil National des Barreaux (Frantzia), Barreau de Paris (Frantzia), Consejo General de la Abogacía Española (Espainia) eta Consiglio Nazionale Forense (Italia). Behatokiak munduko edozein tokitan abokatutzan jarduteko askatasuna mugatzen edo eragozten duten kasu eta egoerei buruzko dokumentazioa biltzen du eta jarraipena egiten du. Helburua da lanbidearekin lotutako arrazoiengatik mehatxatu edo jazarri dituzten abokatuei sostengu eraginkorra ematea. Horretarako, elkarlanean dihardu eragile hauekin: Biktima diren abokatuak edo haien familiak; abokatu-elkargoak, abokatu-elkargoen elkarteak eta abokatuen beste erakunde batzuk; herrialdeko eta nazioarteko gobernuz kanpoko erakundeak; herrialdeko eta nazioarteko erakunde publikoak; gobernuarteko erakundeak.
Horrez gainera, gaur egun abokatuen kontseilu eta elkargo hauek kide aktiboak dira:
Kamerun: Abokatuen Kontseilu Nazionala
Espainiako estatua: Bartzelonako, Madrilgo, Bizkaiko, Lleidako, Talavera de la Reinako eta Caceresko abokatu-elkargoak
Frantzia: lurralde hauetako abokatu-elkargoak: Caen, Hauts-de-Seine, Metz, Montpellier, La Rochelle – Rochefort, Lyon, Rouen, Estrasburgo, Tour, Thonon les Bains eta Rennes
Italia: lurralde hauetako abokatu elkargoak: Bari, Brescia, Messina, Milan, Oristano, Erroma eta Torino.
Suitza: Genevako Abokatuen Elkargoa
Turkia: Diyarbakirgo Abokatuen Elkargoa
Nazioartean.
    www.protect-lawyers.com/fr/
Mikel Cordoba(Consejo General de la Abogacía Española):
mikel.cordoba@fundacionabogacia.org
Josquin Legrand(Conseil National des Barreaux):
Anne Souleliac(Barreau de Paris):
Abokatu-misioak bidaltzen ditu tokian bertan laguntza juridikoa, morala eta/edo materiala emateko giza eskubideak defendatzeagatik eta/edo lanbidean jarduteagatik mehatxatu edo jazarri dituzten abokatuei. Halaber, abokatuen elkargo eta elkarteei informazioa ematen die, bai eta abokatuak babesten dituzten gainerako eragileei ere, kasuaren ardura hartzeko eta mehatxatutako pertsonari laguntza azkarra emateko.
Abokatuen ordezkaritzak bidaltzen ditu dagokion tokira, bertan behaketa judizialarekin lotutako lanak egiteko.
Komunikazio urgenteak eta alegazioak bidaltzen dizkie abokatu-elkargoei, herrialdeko eta nazioarteko agintari politikoei eta giza eskubideen aldeko tokiko eta nazioarteko elkarteei.
1985ean sortutako erakundea da, eta gaur egun torturen, exekuzio sumarioen, desagertze behartuen eta beste edozein tratu anker, gizagabe edo laidogarriren aurka borrokatzen duten gobernuz kanpoko erakundeen (GKE) nazioarteko koalizio nagusia da.
Nazioartean
Torturaren biktimei laguntzeko programaren barruan, Torturaren Aurkako Mundu Erakundeak estatu-mailako errehabilitaziorako sare eta zentroetako kideekin lanean dihardu, defendatzaileei laguntza medikoa emateko. Laguntza horrek hainbat gastu kontuan hartzen ditu: tratamendu fisiko edo psikologikoen mediku-ordainsariak, zentro espezializatuetara bidalitako kasuen gastuak, eta ospitaleratu behar ez diren pazienteen oinarrizko beharretarako gastuak.
Torturaren Aurkako Mundu Erakundeak lege-laguntza ematen die defendatzaileei, torturaren biktimei urgentziazko laguntza emateko funtsaren bidez. Laguntza horrekin, abokatuen ordainsariak eta asilo-eskaerak izapidetzeko gastuak ordaintzen dira, baita psikologoen ordainsariak ere.
Arriskuan dauden defendatzaileei buruzko premiazko eskaerak kontuan hartzen dituen alerta-mekanismo bat dauka. Kasu bakoitzari buruzko informazioa ematen du, bai eta herrialdeko agintariek egin beharko lituzketen ekintzei buruzko informazioa ere. Orobat, helbideak ematen ditu, pertsonek edo erakundeek jardun dezaten.
Solidaritate-misioak egiten ditu, helburu hauek kontuan hartuta:
Operazione Colomba da Comunità Papa Giovanni XXIII elkarteko indarkeriarik gabeko bake-kidegoa. 1992an sortu zen, gatazka-eremuetan indarkeria-ezaren ikuspegia aplikatu nahi zuten boluntario eta kontzientzia-eragozleek sustatuta.
Albania, Kolonbia, Libano (errefuxiatuen kanpamenduak) eta Palestina.
Indarkeriaren mende dauden herritar zibilak babesten dituzte, nazioarteko presentziaren bidez, eta indarkeriarik gabeko ekintza zuzenak baliatuta. Adibidez: fisikoki tartean jartzea, giza eskubideen urraketak salatzea, mehatxatutako pertsonei laguntzea, elkartasun-ekintzak, bileretan laguntzea eta gatazkan dauden aldeen artean bitartekari-lanak egitea, gutxiengoak babestuz.
Indarkeriaren eraginez bizia eta/edo lana mehatxatuta duten giza eskubideen defendatzaileak eta komunitateak babeste aldera toki, eskualde eta nazioarte mailan lan egiten duen erakundea.
Erakundearen helburua da eremu politikoak zabaltzea eta defendatzaileei laguntza morala ematea, haien lana egin dezaten, errepresioaren beldurrik gabe. Horretarako, nazioarteko laguntzaren ikuspegia ardatz hartuta egiten dituzte jarduerak, teknika horretan aitzindari baitira Nazioarteko Bake Brigadak.
Kolonbia, Guatemala, Honduras, Indonesia, Nepal eta Mexiko.
Laguntzeko, nazioarteko boluntario-taldeak joaten dira gatazka dagoen tokira, eta ardura hauek hartzen dituzte beren gain:
Nazioarteko Bake Brigadek nazioarteko laguntza-sareak sortu eta sendotu dituzte, herrialdeko, eskualdeko eta nazioarteko gobernu eta erakundeei presioa eragiteko, arriskuan dauden defendatzaileak babesteari buruz hartutako nazioarteko konpromisoak bete ditzaten.
Krisian dauden eskualdeetan giza eskubideen aldeko tokiko erakundeei, elizei eta herritar zibilei laguntzeko lan egiten duen erakundea. Lurraldean bertan eta Suitzan behaketa-lanak eta eragiteko helburua dutenak egiten ditu.
Kolonbia, Guatemala, Honduras eta Palestina.
Nazioarteko behatzaileak bidaltzen ditu krisian dauden eskualdeetara, gizarte-justiziaren aldeko bake-prozesuetan jarduteko konpromisoa hartzen duten herritarrei laguntzeko, eta giza eskubideak babesteko. Atzerritarrak lurraldean bertan begira egoteak oztopatzen du indarkeriazko erasoak isilaraztea, eta herritar zibilen aurkako erasoak, larderia-ekintzak eta liskarrak eragozten ditu.Behatzaileek zeregin hauek dituzte:
Giza eskubideak eta adierazpen-askatasuna defendatzea helburu duen idazleen nazioarteko erakundea, literatura eta adierazpen-askatasuna banaezinak direla agerian jartzen duena.
Arriskuan dauden idazleen finantza-premietarako larrialdiko funtsa daukate. Funts horren bidez, aparteko diru-laguntzak ematen dituzte larrialdiko hainbat neurritarako, honako hauek barnean hartuta: bisak, hegaldiak eta bidaia-aseguruak; mediku-laguntza eta laguntza orokorra mantenu-gastuetarako.
AEBko Friendship Office of the Americas gobernuz kanpoko erakundearen proiektua, nazioarteko behatzaileen bidez gauzatzen dena: errepresioa eta jazarpen politikoa nagusi diren giroan giza eskubide indibidual edo kolektiboen alde egiteagatik mehatxuak edo erasoak pairatzen dituzten defendatzaileei laguntzen diete.
Honduras
Presentzia fisikoaren bidez laguntzen diete defendatzaileei (komunitateak, giza eskubideen aldeko erakundeak eta gizarte-mugimenduetako kideak barnean hartuta), erasotzaile potentzialek haien asmoetan atzera egin dezaten. Laguntza printzipio hauetan oinarritzen da: indarkeria eza, injerentzia eza eta independentzia politikoa.
Giza eskubideen urraketak dokumentatzeko prozesuan laguntzen dute, eta informazio sendoa helarazten diote nazioarteko komunitateari. Nazioarteko laguntza-sareekin batera, kidego diplomatikoan eragiteko ekintzetan parte hartzen dute.
Europar Batasunaren tresna, arrisku egoeran dauden giza eskubideen defendatzaileak babesteko ezarria. Giza eskubideen aldeko 12 GKEk osatutako partzuergo batek lideratzen duen ekimena da.
Munduko edozein tokitan giza eskubideak defendatzen dituzten tokiko erakunde eta eragileei laguntza egonkorra, integrala eta genero-ikuspegia aintzat hartzen duena ematen die. Giza eskubideen alde lan egitea bereziki arriskutsua den urrutiko eremu eta herrialdeetan diharduten pertsonengana iristen ahalegintzen da. Halaber, bereziki mehatxatuta dauden defendatzaileak kontuan hartzen ditu, hala nola giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeak, LGBTI eskubideen defendatzaileak, ingurumenaren eta lurraren eskubideen defendatzaileak, eskubide ekonomiko eta sozialen defendatzaileak, gutxiengoen defendatzaileak, abokatuak, eta adierazteko eta elkartzeko askatasunaren alde borrokan diharduten pertsona guztiak.
Bazkideei esker, ProtectDefenders.eu bidez ekintza urgenteak egiten ditu, hala nola fax edo telefono bidezko deiak agintari eskudunei, kasua Ebren bidez edo gobernu-ordezkarien bidez planteatuta.
Erantzun azkarra eta berariazkoa ematen du, arrisku-egoeran dauden giza eskubideen defendatzaileei laguntze aldera. Larrialdietako diru-laguntzen programak bermatzen du defendatzaileak babesteko segurtasun-neurri urgenteak eskura izatea, baita haien familiak eta lana babesteko neurriak ere.
Larrialdiko laguntza honen oinarri dira lehendik zeuden bazkideen larrialdiko diru-laguntzak: Front Line Defenders, FIDH, OMCT, RSF, UAF, EMHRF, Forum Asia y EHAHRDP. Arriskuan dauden giza eskubideen defendatzaileei laguntza praktikoa eta azkarra emateko, EBtik kanpoko finantzazioaz baliatzen dira.
Arrisku-egoeran dauden pertsonentzako larrialdiko ditu-laguntzen eskaerak banan-banan ebaluatzen dira, identitatearekin, egoerarekin eta premiarekin lotutako irizpideak aintzat hartuta.
Arrisku-egoeran dauden giza eskubideen defendatzaileei finantza-laguntza eta laguntza materiala emateko hautatzean, honako laguntza hauek sartzen dira:
Front Line Defendersek zuzentzen duen larrialdietako telefono-linea zuzenaren bidez laguntza ematen die berehalako arrisku bati aurre egin behar dioten giza eskubideen defendatzaileei eguneko 24 orduetan.
Telefono-linea zuzena (+353 (0) 1 21 00 489) eskura dago edozein ordutan, egunero, eta deiari arabieraz, ingelesez, frantsesez, errusieraz edo espainieraz erantzuteko aukera ematen du, berehalako laguntza eta nazioarteko ekintza abian jartzeko.
ProtectDefenders.eu bidez laguntza urgentea behar duten giza eskubideen defendatzaileek mezu enkriptatua ere erabil dezakete, kanal seguru baten bitartez, harremanetarako formulario seguru bat baliatuta.
Arriskuan dauden giza eskubideen defendatzaileei norberaren burua babesteko estrategiak sortzen eta segurtasuna kudeatzeko tresnak erabiltzen laguntzen dien nazioarteko erakundea. 2004az geroztik mundu guztiko berrogeita hamar herrialde baino gehiagotan dihardute, tokiko lankideekin batera (komunitateak, oinarrizko erakundeak eta defendatzaileak), babes-estrategiak ematen. Komunitate, mugimendu eta erakundeei babes kolektiboa ematea du ardatz.
Kolonbia, Guatemala, El Salvador, Honduras, Mexiko, Indonesia, Kenya, Nafarroa, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Thailandia eta Brasil.
Erakundearen helburuetako bat da agintariek beren gain har dezatela beste eragile eta erakunde batzuk babesteko eta inplikatzeko erantzukizuna. Protection International hainbat eragilerekin batera ari da lanean: Europar Batasuna eta haren ordezkaritzak, Giza Eskubideak babesteko Sistema Interamerikarra, Defendatzaileentzako Errelatore Berezia, Giza Eskubideen aldeko Goi Komisarioaren Bulegoa eta abar. Lehentasunezko gaiak hauek dira: defendatzaileen kriminalizazioa eragoztea, eta babes-politika publikoak eta babes kolektiboa hobetzea.
Giza eskubideak defendatuz, justizia sozial eta ekonomikoaren alde 75 herrialdetan lanean diharduten 230 erakunde eta 50 pertsonatik gora biltzen dituen lankidetza-ekimena.
Giza eskubide guztien arloa sendotzea du helburu, eta eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak aintzat hartzen ditu, batez ere, eta haiek sustatzea, babestea eta betetzea erraztuko duten tresnak garatzen jarraitzeko asmoa du.
Solidaritate Sistema (SOS) ekimena garatu du, ESCR-Net sarearen ahots kolektiboa entzunarazteko tresna gisa. Horrenbestez, online eskaera, gutun kolektiboak, sare sozialak edo komunikabideak baliatzen dituzte. Orobat, mehatxatuta dauden defendatzaileak hobeto babesteko eta giza eskubideen urraketak prebenitzeko baliabide eta tresnak partekatzen dituzte.
Prentsa-askatasunaren aldeko nazioarteko erakundea, informazioa emateko eta jasotzeko oinarrizko giza eskubidetzat hartuta.
Mugarik Gabeko Erreportariek banakako diru-laguntzak ematen dituzte urtero, errepresalien biktima izan diren kazetarien berehalako premiei erantzuteko, faktura medikoak edo lege-laguntza ordaintzeko edo babesleku seguru bat aurkitzeko, mehatxatuta egonez gero.
Mugarik Gabeko Erreportariek, beste erakunde batzuekin lankidetzan, laguntza ematen du honako arlo hauetan:
Programaren helburua da Kolonbian giza eskubideen defendatzaile-lanetan ari direlako arriskuan dauden pertsonen bizia babesteko eta erasoak prebenitzeko proposamen integral bat garatzea.
Kolonbia
Laguntzen bidez, arrisku-eremutik herrialdeko beste hiri batzuetara edo atzerrira joan behar duten defendatzaileei aldi baterako sostengua ematen die Programak. Sostengu horrek zenbait arlo ditu:
Programak aholku ematen die defendatzaileei, estatuko babes-mekanismoak eskuratzeko (defendatzaileak nahi izanez gero), bai eta norberaren burua babesteko mekanismoak aplikatzeari buruz ere.
Programak hainbat erakundetan (Gobernua eta estatuko erakundeak, erakunde aldeaniztunak, enbaxadak eta nazioarteko komunitatea) eragiteko lana garatzen du, defendatzaileak, haien erakundeak eta komunitateak babesteko neurri politikoak hartzera bultzatzeko.
Giza eskubideen defendatzaileen aurkako erasoei buruzko informazio-sistema bat sortu du, defendatzaileen aurkako erasoak dokumentatzeko, ikertzeko eta tratamendua sistematizatzeko, arlo horri buruzko informazioa etengabe ematea helburu hartuta, herrialdean eta nazioartean eragite aldera.
Bakearen eta justiziaren alde lan egiten duen indarkeria-ezaren mugimendua. Giza eskubideen defendatzaileei eta gizarte zibileko beste eragile batzuei laguntzen die Mexikon, Guatemalan eta Kolonbian.
Kolonbia, Guatemala eta Mexiko.
    https://krf.se/es/
Mexikon harremanetan jartzeko:
Guatemalan harremanetan jartzeko:
Kolonbian harremanetan jartzeko:
SweFOR erakundeak indarkeriarik gabe diharduten eragile zibilei laguntzen die, pertsonak zein erakundeak barnean hartuta, jardunaren bidez giza eskubideak errespetatzea eta egikaritzea sustatzen badute.
Urtero, bake-behatzaileak herrialdeetara joaten dira, giza eskubideen aurkako gehiegikeriak salatzeko, eta bakearen eta justiziaren alde aktiboki lan egiten duten pertsonei babesa emateko. SweFORek ematen duen nazioarteko laguntza baliagarria da lagundutako pertsonen aurka erasotzaile potentzialek egin ditzaketen erasoak geldiarazteko, bai eta lagundutako pertsonen osotasun fisiko eta mentala babesteko ere. Nazioarteko presentziak indarkeria geldiaraz dezake, eta lagundutako pertsonen lanari duintasuna emateko ere balio du.
Defendatzaileen aurkako erasoak gertatuz gero informazioa zabaltzeko eta berehalako erreakzioak sortzeko sare eta kanalak dituzte. Erakundearen helburuetako bat da giza eskubideen egoerari buruzko informazioa zabaltzea eta lagundutako defendatzaile eta erakundeei sostengu morala ematea.
Guatemalan eta Erdialdeko Amerikako herrialdeetan 2000 urteaz geroztik giza eskubideen defendatzaileei zerbitzuak ematen dizkien erakundea. UDEFEGUAren misioa da defendatzaileei sostengu integrala ematea, segurtasuna kudeatzeko eta autokudeatzeko ahalduntzea helburu hartuta.
El Salvador, Guatemala, Honduras, Nikaragua eta Mexiko.
Abokatuen zerbitzu-sariak ordaintzeko laguntza ematen du. Auzietarako estrategiak prestatzen ere laguntzen du.
Arriskuan dauden defendatzaileei laguntza psikosoziala ematen die.
Eskaera urgenteak bidaltzen dizkie nazioarteko eta eskualdeko giza eskubideen aldeko mekanismoei, bai eta gobernuz kanpoko erakundeei ere
Eskaera horiek guztiak urteko txostenean argitaratzen ditu.
Giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeei mundu osoan laguntza ematen dien sarea. Giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeek lanean pairatzen dituzten berariazko arriskuak aintzatesteko lan egiten du, bai eta giza eskubideen defendatzaileak babestean genero-ikuspegia kontuan hartzeko ere.
Erantzun urgenteei buruzko lantalde bat dauka.